Sébastien Etchebarne zentristak eskuratu du Urruñako (Lapurdi) Herriko Etxea, bozen %48,44 eskuratuta. Orain arteko auzapez Filipe Aramendi abertzalearen zerrenda ezkertiarrak (abertzaleak ere barnebiltzen dituena) bozen %37,64 lortu ditu eta Martine Mignot-Carmé eskuindarrak bozen %13,92. Euskal Hedabideek egin duten zuzeneko jarraipenean, adierazpen hauek egin ditu auzapez berriak, euskaraz: "Urruña euskalduna da eta jarraituko dugu, eskoletan, denetan, eta Herriko Etxean ere bai".
Sébastien Etchebarne zentristak eskuratu du Herriko Etxea, bozen %48,44 eskuratuta. Orain arteko auzapez Filipe Aramendi abertzalearen zerrendak (abertzaleak ere barnebiltzen dituena) bozen %37,64 lortu ditu eta Martine Mignot-Carmé eskuindarrak bozen %13,92.
Lehen itzuliarekin alderatuta, ikus daiteke Carméren bozemaileetatik (lehen itzulian %28,01 lortu baitzituen) hainbat eskuratu dituela Etchebarnek, izan ere, auzapez berriak lehen itzulian bozen %36,86 lortu zituen eta aldea handitu dio ordura arteko auzapez Aramendiri bigarren itzulian. Aramendik %35,13 eskuratu zituen lehen itzulian eta bigarrenean mantendu egin du, %37,64 lortuta.
Etxebarne auzapezak adierazpen hauek egin ditu euskaraz, Euskal Hedabideek egin duten zuzeneko emanaldian: "Biziki kontent gara. Lana badugu orain. Lehen lana entzutea izango da, urruñarrei entzun, mintzatu, eta haiekin proiektua egitea. Urruñan euskara egiten da dendetan, gure gorputza, bihotza, euskalduna da eta jarraituko dugu, eskoletan, dendetan, eta Herriko Etxean ere bai".