Abertzaleek garaipen zabala lortu dute Korsikako hauteskundeen bigarren itzulian

  • “Korsikarentzat” koalizioak botoen %56,5 lortu ditu. Abstentzioa %47,4koa izan da. Korsikeraren ofizialtasuna, preso politikoentzako amnistia eta estatutu berria dira legegintzaldirako erronkak.


2017ko abenduaren 11n - 10:08
Arg:@Pe_A_Corsica

Ez da sorpresarik egon Korsikako hauteskundeetan. Duela astebete bozketaren lehen itzulian egin bezala, Gilles Simeoni (Egin dezagun Korsika) eta Jean-Guy Talamoniren (Korsika libre) koalizioak botoen %56,5 lortu ditu. Abertzale eta independentistek osatzen dute zerrenda. Gobernu berria urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da martxan.

Bigarrenak eskuindar erregionalistak izan dira, botoen %18,29 lortu ditu Jean-Martin Mondoloniren zerrendak. %12,67 lortu ditu Jean-Charles Orsucci Frantziako presidentearen babesa zuen hautagaitzak. Azkenak,  errepublikanoak izan dira, botoen %12,57rekin.

Abertzaleak indarra hartzen ari dira Korsikan. 2015eko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortzeko zorian egon baziren, oraingoan ganberaren bi herenak eskuratu dituzte. Independentziaren bidea ordea, momentuz alde batera utzia dute. Datozen hiru urteetan autonomia estatutu berria negoziatu nahi dute Frantziarekin. Legegintzaldi honetarako helburuak dituzte, Korsikeraren ofizialtasuna eskuratzea, preso politikoentzako amnistia eta espekulazio urbanistikoari aurka egiteko legedia onartzea.

Aurreko itzulian baina baxuagoa izan da abstentzioa, hala ere bozkatzera deituta zeuden 233.575 herritarretatik 110.639k ez dute parte hartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude