Ezkerreko abertzaleek elkarrekin omendu zuten atzo 'Txillardegi' Donostian


2012ko urtarrilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Txillardegiren emaztea eta haren bi seme-alaba.

Ned Tomas kazetari galestarra izan zen oholtza gainera igo zenetako bat. Haren esanetan, gorroto dugun hori errazago ikusten da "errepresioaren azpian", baina 'Txillardegik' gorroto zuen hori erakutsi beharrean "maite zuena" erakusten omen zuen. Piarres Xarriton euskaltzain eta 'Txillardegiren' lagun mina ere igo zen oholtzara. "Anaia" deitu zion eta 1960ko hamarkadako kontuan izan zituen hizpide. 'Txillardegiren' esaldi bat berreskuratu zuen bere hitzaldirako: "Ama Euskal Herria bada, euskaldunak, mendien bi aldeetakoak, anai-arrebak gara".

Pernando Barrenak hartu zuen hitza ezker abertzalearen izenean. Euskara eta Euskal Herria izan zituen hizpide eta gaur guztiz arruntak jotzen ditugun gauzak 'Txillardegik' asmatuak izan zirela gogorarazi zuen.

EHEko kideak igo ziren momentua izan zen une hunkigarrienetako bat. "Gure omenaldia haren bideari jarraitzea da, euskaldun eta harro" amaitu zuen hitzaldia Igone Lamarain EHEko kideak.

Gerry Adams eta Arnaldo Otegiren eskutitz bana irakurri zuten ekitaldian. Ramon Agirre aktorea izan zen Adamsen eskutitza irakurri zuena. "Lider ameslaria" deitu zion Adamsek 'Txillardegiri' eta "Irlandak sentitzen duen samina" helarazi zuen.

Laura Mintegi izan zen Otegiren eskutitza irakurri zuena. Otegik "triste" zegoela zioen eskutitzean. "Halako kolpeak intentsitate bereziz bizi dira etxe hauetan", zioen gutunean. Baina ez zuela "tristuraren apologia" egin nahi esan zuen, eta "maisuarengandik" ikasitakoa goraipatu nahi izan zuen gero. "Sigla guztien gainetik herri honek dituen helburu estrategikoenganako behar da leialtasuna", zioen Otegik gutunean.

Azken txalo zaparrada Jone Forcada alargunarentzat eta haien seme-alabentzat izan zen. Nahiz eta senarra "ekitaldi zalea" ez zela gogoratu, hainbeste euskaltzale ikusita "poza" sentituko lukeela esan zuen 'Txillardegiren' alargunak.

Txillardegiri egin zioten omenaldiaren bideoaren lehen partea:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


Eguneraketa berriak daude