argia.eus
INPRIMATU
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”
  • Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko apirilaren 08a
Artxiboko irudian, 2023ko irailean. Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

Euskara elkargune gisa hartzen duen lan horrek dantza, hitza eta kantua uztartuko ditu, eta Aberri Egunaren ospakizuna ardatz harturik euskal nazioa aldarrikatzen du obrak. Donostiako Kursaalean eskainiko da obra apirilaren 11n eta sarrerak urririk eskuratu daitezke. Sabino Arana fundazioak, Olaso Dorrea fundazioak eta Agirre Lehendakaria Centerrek babestu dute egitasmoa.