Abel Azconaren erakusketak aurrera jarraitzen du, bere obra batzuk “desagertu” ondoren

  • Iruñeko Udalak artistarekin adostu du erakusketa irekita mantentzea baina desagertutako obra berrezarri gabe.


2015eko azaroaren 25an - 09:58

Azaroaren 20tik Iruñeko “Erorien Monumentuan” ikusgai dago Abel Azcona artista nafarraren Desenterrados bilduma, oroimen historikoaren inguruan. Bertako obra batek baina sektore ultra-katolikoen erreakzioa ekarri du. Hainbat argazkitan ikus zitekeen Azcona ogi pusketa edo ostiekin “Pederastia” hitza idazten.

Sexu abusuen eta pederastiaren itzala Eliza Katolikoaren oso gainean egon da azken urteetan. 2014an Vatikanoak lehen aldiz azalpenak eman behar izan zituen publikoki Nazio Batuen Erakundean. Honek ondorioztatu zuen Elizak ez duela nahikoa egin erakunde barruan adin txikikoen sexu-gehiegikeriekin amaitzeko.

Frankismoan Elizak haurren kontra izandako jazarpena azaltzen duten hainbat testigantza ere argitaratu da azkenaldian. Kataluniako TV3 telebista katean, esaterako, Els internats de la por  (Beldurraren barnetegiak) estreinatu zuten joan den maiatzean. Barnetegi horietan elizgizonek haurrei egiten zizkieten basakeriak agerian uzten ditu dokumentalak. 

Erakusketaren kontrako erasoak

Azconaren obra Franco hil zela 40 urte bete direnean jarri dute, Emilio Mola eta José Sanjurjo militar golpistak lurperatuta dauden toki berean. Egileak berak azaldu duenez, ostia horiek elizkizunetan jauna hartzeko itxura eginez eskuratu omen zituen:

Erakusketaren kontrako eraso fisikoak eta artistaren kontrako mezuak etengabeak izan dira egunotan. Hainbat elkarte erradikalek kereila jarri dute ostiak “profanatzeagatik”. Bestalde, pintaketak azaldu dira Iruñean barrena eta katolikoek bilkura eta errezo harrigarriak egin dituzte eraikin barruan; zenbaitentzat ez dago argi obrari loturiko "performancea" ote den hori guztia. Sare sozialetan ere oihartzun handia izan du gaiak:

Joseba Asiron Iruñeko alkateak asteartean esan zuen “adierazpen askatasunaren aldeko konpromiso ukaezina” duela baina hitzartutako erakusketan ez zela ageri pederastiarekin loturiko edukirik eta aitortu zuen “sentsibilitate batzuentzat iraingarri” izan zitekeela obra zehatz hori.  

Asteartean ostien argazkiak zekartzan pieza “desagertu” egin zen. Udalak eta artistak erakusketarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, baina desagertutako pieza berrezarri gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Eguneraketa berriak daude