"Ereduaren gabezia nagusia eskaintzan bertan aurki dezakegu, eskasa baita (...) Nafarroako ikasle batek A edo G ereduetako ikastetxeetan ez du euskara ikasteko beharrik eta ikasten hasi arren, etapa batetik bestera ereduz aldatzeko aukera izaten du. Hori dela eta, ikasleak galdu egiten dira hazten diren bitartean, eta sistemak ez dauka hau ekiditeko asmorik (...) Baina A ereduak lorpenak ere baditu, eta garrantzitsuena hauxe da: lagundu izan du nafarren belaunaldi berri baten erdia baino gehiago eskolan bertan euskara eta euskal kulturarekin hezteko, tirabira eta gatazkarik gabe, guztiz alderantziz, gure gizartearen elkarbizitza aniztuna eta errotuta eratzen laguntzen (...) Uste dugu irekitzen ari den hizkuntzei buruzko eztabaidan, A ereduan hainbeste urte daramagunok, eta batez ere gaurko eta geroko ikasleok, badugula eskubidea ereduak merezi duen duintasuna lortzeko, eta legezko murriztapenak ez jasateko, beste ereduek sufritzen ez dituztenak, laguntza osoa emanez eta gure lana benetan onartuz, alde guztietako topiko zaharrak bazterturik". (2008-11-12)