Mikel Otero (EH Bildu):

"Zer egingo dugu, arma fabrikak konbertitu, edo txalo jo gerrak daudelako?"

  • Mikel Oterok (EH Bildu) salaketa hau egin zuen urriaren 20an Eusko Legebiltzarrean: "Bilboko portutik armamentuz kargatutako ehunka edukiontzi ateratzen dira Saudi Arabiara. Arma horiek gerra krimenak egiteko erabiltzen dira, etikaren eta legearen aurka. Eta hori gertatu dadin, beharrezkoak dira kolaborazio edo utzikeriak. Gaur aztertu nahi dut, Jaurlaritzaren kolaboraziorik baden".

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2017ko urriaren 21a

Hemen ikus dezakegu hitzartzea osorik, gazteleraz.

"Edukiontzi horietan zer doan ez da zehazten, erabakiak Sekretu Ofizialeko lege frankistaren arabera hartzen baitira. Asier Atutxa, Bilboko portuko lehendakariak aitortu digu berak edukiontzi horien pisua ezagutzen duela, ez barruan dagoena. Izan daitezke leherkariak, granada-jaurtitzaileak edo Zamorako saltxitxoiak. Gauza asko dira ez dakizkigunak, baina beste gauza batzuk badakizkigu, gaia azalarazi zuen suhiltzaileari esker, ez Eusko Jaurlaritzari esker. Adi dagoen jendeari esker dakigu, hilero etortzen dela Saudi Arabiako ontzi bat kargamentu hau eramatera: azken urtean 10.000 tonatik gora, eta azken kargamentua, aste honetan bertan eraman dute. Badakigu, Defentsa Ministerioaren txostenei esker eta Kontrolik Gabeko Armak txostenari esker, Saudi Arabia arma erosle handi bat dela: 650 milioi euro gastatu ditu, Yemenen bonbardaketak hasi zirenetik".

"Eta badakigu, Katalan sediziozaleei esker, non egiten den armamentu hori: abuztu bukaeran, atentatuaren manifestazioaren harira, Erregea Saudi Arabiako armekin trafikatzeaz salatu zuten, eta egun gutxira ABCk grafiko bat atera zuen Espainiako Estatuko armamentuaren %25 Katalunian egiten zela, konplize zirela adieraziz. Baina grafiko horrek erakusten du %50 ia EAEn ekoitzi dela".

Saudi Arabiak Yemenen aurka egindako erasoak

NATOren 2016ko txosten batek azaldu zituen Saudi Arabiaren gerra krimenak: 116 eraso airetik eginak, Yemengo herritarren aurka egindakoak. Eraso horiek gizatasunaren aurkako krimen eta nazioarteko legearen aurkakotzat izendatzen ditu, sistematikoak direla dio, eta eskola eta ospitaleen aurka ere egindakoak direla. Gaurko egunarekin, "bakearen perturbadore" izendatzen diren 800 bonbardaketa egin dituzte. 2016ko ekainean Ban Ki-moon-ek aurkeztu zuen urteroko txostena gatazka armatuak eta umeei buruzkoa. Hor esaten du Saudi Arabia buru duen kanpaina militarra dela Yemengo gerran hildako adin txikiko 785en %60ren erantzulea. Gerra krimena dela eta umeen eskubideen konbentzioa ez duela errespetatzen. Nazio Batuen maiatza honetako txostenaren arabera, 19 milioi yemendarrek ez dute elikagairik, bonba eta misilak herrialde eraitsira erortzen jarraitzen duten bitartean".

"Maiatzekoa da beste argazki hau ere. Helena Malenok eskatzen zigun jar diezaiegula izena munduko inor horiei. Yalila izena du. Yalila maiatzean hil zen, Saudi Arabia bonbardatzen ari delako Yemengo portua, horrela eragotziz elikagaiak iristea".

Espainiako Gobernua konplize?

"Ez dut inongo dudarik Espainiako Gobernua zinikoa dela eta legez kanpo dabilela. Eta guztiok eramaten gaitu amildegi horretara. Amnistia Internazionalaren abisu bat: armak transferitzeko baimenak ez badu urrezko araua betetzen, alegia, ez basakeriak egiteko erabiltzea, ez du soilik arma komertzioen tratatua bortxatzen, baizik, Espainia ere arduradun izan daiteke laguntza emateagatik edo nazioartean zilegi ez den ekintza batean parte izateagatik. Eta hor parte hartzen duten pertsonek, jakinik zertan ari diren, konplizetzat hartu ditzake zuzenbideak. Bada bai, dagoeneko jakinaren gainean gaude".

Mikel Otero urriaren 20an Legebiltzarrean armagintzari buruzko hitzartzea egiten.

Arma industria konbertitu edo gerrengatik poztu?

"Arrazoi, Arantza Tapia, ezin diogu azken mailari soilik begiratu, Bilboko portuari. Begirada altxa behar dugu, zeren arazoa oso larria da eta belarrietaraino sartuta gaude. Irudipena dut Eusko Jaurlaritza beti, ez oraingoa soilik, askoz gehiago arduratu dela euskal armagintzak pastelaren bere zatia bermatua izan dezala, arma horiekin zer gertatzen den jakiteaz baino. Horretarako erabili da diplomazia, diru publikoa, sektore horren irudia garbitzea... Hori guztia egin da eta gaizki egina dago, baina ez du esan nahi berdin egiten jarraitu behar denik. Zer egin behar dugu? arma fabrikak konbertitu, edo txalo jo gerrak daudelako arma gehiago ekoiztu ahal izateko? Edo azaldu egin behar al zaio ganbara honi, arma ekoizpena egoteko armak erabili egin behar direla? Zuk esango badidazu arma industriaren nazioartekotzea giza eskubideak zainduz egin dela, esango dizut ez dela horrela, ez behintzat guztientzat".

 

Euskal armagintzari buruz gehiago jakiteko, Etxean uso kanpoan kondor erreportajea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Armagintza  |  Eusko Legebiltzarra  |  Mikel Otero

Armagintza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-24 | Juan Mari Arregi
Armagintzaren lobbya, pozarren

Ez da egia dirua falta denik munduan, estatuek eta Europar Batasunak dirurik ez dutenik herritarren behar soziolaboralak asetzeko. Gobernu bakoitzaren lehentasun politikoen menpe dago dena.


2018-06-08 | ARGIA
Arms not shipped from Bilbao to Saudi Arabia for three months

A member of the 'Ongi Etorri Errefuxiatuak' movement ('Welcome to the Refugees') has told Radio Bilbao that over the last three months no ships from Saudi Arabia have docked at Bilbao. Over the previous sixteen months they had loaded 455 containers. According to OEE, social pressure has made them use another port.


2018-06-05 | ARGIA
Hiru hilabete Bilboko Portutik armak Saudi Arabiara garraiatu gabe

Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduko kide batek Radio Bilbaori jakinarazi dionez, dagoeneko hiru hilabete dira Saudi Arabiako itsasontziak ez direla Bilboko Portuan sartu. Aurreko hamasei hilabeteetan 455 kontenedore kargatu zituzten. Kolektiboaren ustez, mobilizazio sozialak beste portu batera mugiarazi ditu.


Googleko langile ugarik dimisioa eman dute beraiek garatutako inteligentzia artifiziala proiektu militarretara bideratzeagatik

Gutxienez Googleko hamabi langilek dimisioa eman dute konpainiaren inteligentzia artifizialaren azkenengo aurrerakuntzak ustez AEBetako Gobernuaren teknologia militarraren garapenerako erabili nahi direlako.


Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza

Telebistetako tertulietatik eta ostatuetako eztabaidetatik urrun, administrazio publikoen erabaki garrantzizkoenak urteroko aurrekontuetan ezkutatzen dira. Europar Batasunak berrikitan onartu duenak gordeta darama herritarren etorkizuna sakon markatuko duen aldaketa: milaka milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie Europak armagintzako industriei, batik bat drone, robot eta bestelako arma automatizatuak ekoiztu eta munduan zabal ditzaten.


2018-04-18 | Miren Osa Galdona
Saudi Arabiara armak saltzeagatik, Italiako atzerri ministerioko kideen eta enpresa alemaniar baten kontrako auzibideak abiatu dituzte

Giza eskubideen aldeko hainbat taldek ezohiko bide legal bati ekin diote: Italiako atzerri ministerioko zenbait funtzionario eta Alemaniako arma ekoizle bat salatu dituzte, ustez Yemengo bonbardaketetan zerikusia izateagatik.


Bilboko portutik armak garraiatzen lagundu ez zuen suhiltzaileak Europan kontatu du jasandako jazarpena

“Babesa, militarizazioa, armagintza eta Europa gotorleku” izenburupean, Europako Parlamentuan egin den jardunaldian parte hartu du Ignacio Robles suhiltzaileak. Bilboko portutik Saudi Arabiara lehergailuak bidali behar zituen barkuaren laguntza-taldea zuzentzeari uko egin zion Roblesek 2017ko martxoan.


2018-04-05 | Uriola.eus
Siria, Yemen edo Turkiako gerrak "hemen hasten direla" salatuko dute bizikleta martxa antimilitarista batekin

Talde ekologistek eta antimilitaristek bizikleta martxa egingo dute larunbatean Bilbon gero eta handiagoa den gastu militarra eta, Siriakoa bezalako gerretan, erakundeek duten inplikazioa salatzeko.


"Hemen ez da armagintzaren kontrako mobilizaziorik egon"

Zenbat eta zein eratako armak egiten dira Euskal Herrian? Nora eramaten ditugu eta zertarako? Gaur, horrelako galderak erantzungo ditu Joseba Sanzek. Gerra hemen hasten da dokumentala abiapuntu hartuta hitzaldia eskainiko du, gaur, Joseba Sanzek Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan, 20:00etan. Ataria Irratian hainbat galderari aurrez erantzun die.


Rikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?

Bilboko Portuko Agintaritzak Rikardo Barkala (Portugalete, 1955) izendatu du erakunde horretako presidente izateko. Kargua hartzerakoan nabarmendu dute pertsona “egokia” dela Bilboko portuan agintzeko, merkataritza itsasontzi kapitain ibili izan zelako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude