1.513 milioi euroko mehatxua kendu du gainetik Nafarroako Gobernuak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak itxiera eman dio Nafarroako Volkswageneko BEZaren auziari eta, ondorioz, Nafarroako Gobernuak gainetik kendu du Espainiako gobernuari 1.513 milioi euro itzultzeko arriskua.


2016ko otsailaren 18an - 11:55

2011tik ibili da dantzan arazoa, baina 2014an egin zuen agerpen indarrez plazara, Espainiako Gobernuak diru hori itzultzea eskatu zionean Nafarroako Gobernuari. Horretarako, Cristobal Montoro Ogasun eta Harreman Publikoetarako ministroak gaia Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuen. Auzitan ziren 2007tik 2012ra Landabeneko Volkswagenek Nafarroako Gobernuari egindako BEZaren ordainketak.

Itzuli ugariren ondoren, azkenean 2015ean akordio batera iritsi ziren UPNren eta PPren gobernuak, eta horren arabera, Madrilek Auzitegi Gorenean jarritako helegitea erretiratu behar zuen. Adostu bai, baina Madrilek ez zuen sinatu akordioaren akta eta auzia orain arte egon da dantzan. Azkenean, 2015eko bukaeran, Estatuaren abokatuak jakinarazi zion Auzitegi Gorenari ez zegoela arrazoirik auziarekin jarraitzeko, gatazka akordioz konpondu delako, eta otsailaren 2ko ebazpenean, Auzitegiak amaiera eman dio aferari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude