ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Maiatzaren 12an Herri Urrats: eLeKatuz, euskara ahotik ahora

  • Milaka herritar espero dituzte antolatzaileek berriz ere ere Senpereko aintziraren inguruan, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko egunean. Festa giroa, euskararen aldeko aldarria eta proiektuak indartzen jarraitzeko bitarteko ekonomikoen lortzea uztartu nahi dute.

ARGIA @argia
2019ko maiatzaren 09a
Herri Urratsaren aurreko edizio bat. Argazkia: Seaska

LK da aurtengo Herri Urratsaren leloa, adiera ugariko bi hizki. LK ,“eleka”, mintzatuz, euskararen erabilera baita bultzatu nahi dena, ezagutzaz harago. L, 50 zenbaki erromatarretan, Seaskak aurten bete dituen urteak hain zuzen ere. K, pluralaren adierazle, ugaritzen jarraitzen duten ikastola eta ikasleei aipamena eginez –4.000 ikasleren langa gainditu berri dute Iparraldeko ikastolek–. L eta K, Lizeo eta Kolegio hitzen lehen hizkiak, igandeko festaren etekin ekonomikoekin horietariko bana laguntzea baita xedea: Baionako Estitxu Robles Kolegioa eta Bernat Etxepare Lizeoa.

Egitarau oparoa osatu dute antolatzaileek. Senpereko aintziraren inguruak zazpi gunetan banatu dituzte, bakoitza Euskal Herriko zazpi lurraldeetako baten izena darama. Musikak toki handia du, baina beste hamaika eskaintza ere badira: bertsolariak, jatekoak eta edatekoak, tirolina, edo haurrentzako propio prestatuko programazioak hiru gune ezberdinetan, besteak beste. Aurtengo edizioaren abestia En Tol Sarmiento talde arabarrak egin du, Maddalen Arzallusen kolaborazioarekin.

Ekoardura bultzatu nahian

Herri Urrats “gertakari ekoarduradun” bilakatzen laguntzeko deia egin diete herritarrei. Urratsez urrats hondakin kopurua murriztea eta birziklapena sustatzea da helburua. Edalontziak etxetik eramatea eta bereizketa egiteko ontzi bereziak erabiltzea eskatu dute, esaterako.

Hala Bedi Irratiak elkarrizketa egin dio Herri Urratsen antolatzailea den Ihintza Bidarti. Audioa hemen entzungai.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hezkuntza  |  Euskara  |  Seaska  |  Herri Urrats

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude