ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen transmisio historikoaz hainbat hitzordu asteburuan

  • Bagira prozesuaren baitan, larunbatean ekitaldia eta kontzertua antolatu dituzte Ezpeletan. Ostiralean eta larunbatean mugimendu ekologistez eta Ipar Euskal Herriko borroka abertzalearen ibilbideaz arituko dira Baionan.

Otsailaren 4an hasi zuten Bagira prozesua itsasun, eta mugimendu abertzalearen 60 urteko historiaz aritu ziren. (Argazkia: Bagira)

2023ko martxoaren 10a - 11:20
Azken eguneraketa:12:58

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen transmisio historikoari segida emanez, hainbat ekimen antolatu dituzte astebururako Ezpeletan eta Baionan.

Larunbatean 60 urte elkartasunez lelopean ekitaldia eta kontzertuak egingo dituzte Ezpelako merkatu estalian. Ekitaldian Ipar Euskal Herrian euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasunak izan duen ibilbidea errepasatuko dute, "mugimendu abertzaleari egindako ekarpena azpimarratzeko". 19:30ean hasiko da, eta urte hauetan "sustengua oroitu eta laguntza eman duten pertsona guztiak" omenduko dituzte. Ondoren kontzertuak egongo dira Zetak, IF Renauld Was a Punk eta DJ Bull-en eskutik.

Baionan ere aukera izango da mugimendu abertzalearen ibilbidea ezagutzeko. Ostiralean, azken sei hamarkadetako mugimendu eta mobilizazio ekologistez arituko dira Daniel Oltzomendi, Maite Goienetxe, Ellande Duny-Petre, Martine Bouchet eta François Verdet.  Saioa 20:00etan hasiko da Bizi! elkartearen egoitzan.

Larunbatean, berriz, formakuntza antolatu du Bagirak, Enbatarekin batera. Bertan, borroka abertzaleak Euskal Herrian azken sei hamarkadetan izandako ibilbidea landuko dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jada ez dago parte hartzeko lekurik.

Abenduan aurkeztu zuten Bagira prozesua, Euskal Herriko mugimendu abertzalea "eguneratzeko" helburuarekin. Otsailaren 4an eman zioten hasiera Itsasun, eta historia lantzen jarraituko dute apirilaren 8 eta 9ra arte.


Ipar EH-ko politika kanaletik interesatuko zaizu...
2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


2023-02-27 | ARGIA
Elhorga zentro-eskuindarrak irabazi ditu Senpereko hauteskundeak

Jaureguy abertzaleari 100 bozkako aldea atera dio, otsailaren 26ko bigarren itzulian. Hamazazpi hautetsik dimisioa aurkeztu zuten, Idiart auzapez ohiarekin zituzten desadostasunengatik, eta horregatik aurreratu dituzte bozak.


Lehia tinkoa Jaureguy abertzalearen eta Elhorga eskuin-zentristaren artean, Senpereko bigarren itzuliaren bezperan

Otsailaren 19an iragandako lehen itzulian nagusitu da zentro-eskuineko hautagaia –Bernard Elhorga–; abertzaleen eta dimititu zuten hautetsien hautagaitza –Christophe Jaureguy– bigarren sailkatu da, bakarrik 35 bozen aldearekin. Orain arteko auzapez... [+]


Eguneraketa berriak daude