ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 25a

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Manchesterreko erasoa

  • Manchester Arena estadioan leherkari bat eztandarazi dute eta gutxienez 22 pertsona hil eta 59 zauritu dituzte. Ariana Granderen kontzertu amaieran izan da leherketa, ikusleak estadiotik ateratzen ari ziren unean. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, eta Manchesterreko poliziak jakinarazi du 23 urteko gizon bat atxilotu duela erasoarekin lotura duelakoan.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 23a
Larrialdi zerbitzuak leherketaren lekuan. (The Guardian)

Astelehen gaueko 22:33an izan da atentatua, kontzertua amaituta 21.000 ikusleak estadiotik ateratzen ari ziren momentuan. Estadioko sarrera batean izan da leherketa.

Atentatua gizon batek eskuz egindako lehergai batekin eragin duela adierazi du Ian Hopkins Manchesterreko poliziaren buruak, eta gizona leherketan hil dela erantsi du. Ikerketa abiarazi du poliziak, eta azpimarratu du lehentasuna atentatua bakarrik edo taldean egin duen ikertzea dela.

Poliziak protokolo antiterrorista aplikatu du, estadioaren inguruko eremu zabala itxi dute, eta indar armatuak zabaldu dituzte hirian zehar. Theresa May lehen ministroa larrialdi taldearekin batu da egoera aztertzeko.

Erresuma Batuko hauteskundeetan ere izan du eragina gertakariak; ekainaren 8ra aurreratu zituzten hauteskunde orokorrak. Momentuz hauteskunde kanpaina bertan behera utzi dute alderdiek, eta ikusteko dago hauteskundeen emaitzetan ere eragina izango duen.

2005ekoen ondoren, Erresuma Batuan hildako gehien eragin dituen halako atentatua da Manchesterrekoa. 2005ean, Londresko metro eta autobusetan egindako lau atentatu koordinatutan 56 lagun hil zituzten.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Estatu Islamikoa  |  Estatu Islamikoa

Estatu Islamikoa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude