argia.eus
INPRIMATU
90 urtetako elkarrizketa eta erreportaje hautatuen bilduma sareratu dugu

2009ko martxoaren 30
Zeruko ARGIAko 1956ko artikulua

Zeruko ARGIA eta ARGIAko hainbat elkarrizketa eta erreportaje aukeratu ditugu eta horien bilduma 90. urteurreneko gune berezian sareratu dugu, Harribitxiak atalean. Benetako perlak aurki ditzakegu bertan: euskaldunen zurruterako zaletasunari buruz hitz egiten duen Euskaldunak Moskorak? artikulua (1921ekoa); Mikel Laboak bere lehen diskoa argitaratu ondoren eskainitako elkarrizketa (1965); Bernardo Atxagak, Koldo Izagirrek, Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak Zeruko ARGIAn idatzi zuten lehen artikulua, euskal parlamentari baten amari egindako elkarrizketa (1977); Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak Oteizari buruz idatzitakoa, Oteizak txorradak esateko makinie inbentau (1977)...