Duela zonbait egun presondegian sartu zuten 30 urteko gizona, eta jada beste bi akusazio gehitu dizkiote aurreko zazpiei. Romo FC-ko entrenatzaile zela, bederatzi adingaberi egindako sexu erasoak leporatzen dizkiote.
Joan den ostegun goizean atxilotu zuten akusatua Getxon (Bizkaia), eta epaitegiaren erabakiaren ondorioz preso sartu zuten hurrengo egunean. Aitzineko asteazken arratsaldean lau salaketa eskuratu zituen Ertzaintzak, eta ondoko egunetan heldu ziren besteak. Poliziak bederatzi salaketa eskuratu ditu jada, denak adingabeei egindako sexu erasoak. Ikerketak segitzen du, salaketa gehiago izango ote diren zain.
Getxoko Itzubaltzeta auzoko Romo FC-ko entrenatzailea da ustezko erasotzailea, eta klubak gertakaria gaitzetsi eta adingabeen babesteko barne-protokoloa martxan jarri zuen duela bost egun. Biktimei elkartasuna, sustengua eta hurbiltasuna adierazi die klubak sare sozialetan ateratako komunikatuan.
�� ADIERAZPEN OFIZIALA / COMUNICADO OFICIAL https://t.co/If46lpIaU2
— ROMO FÚTBOL CLUB Oficial (@RomoFCoficial) October 29, 2026
Getxoko Udalak, bere aldetik, gertakariak gaitzetsi eta biktimei sustengua helarazi die. Ikerketa polizialaren denbora errespetatzea eskatu die herritarrei, "espekulazioak eta balorazio prezipitatuak saihesteko". Udalak zehaztu du Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren eta hunkitutako erakundeen arteko lankidetza bultzatu duela, ikerketaren eraginkortasuna bermatzeko. Horri loturik, udalak Indarkeria Matxistaren aurkako Erakundeen arteko Jarduera eta Koordinazio Protokoloa aktibatu du.
�� Getxoko Udalak sexu-indarkeriaren aurkako gaitzespen irmoa adierazi du, adingabeen aurkako ustezko delituen harira. Udalak bere elkartasuna eta babesa helarazi dizkie kaltetuak izan daitezkeen adingabeei eta haien familiei, eta Indarkeria Matxistaren aurkako Erakundeen arteko Jarduera eta Koordinazio Protokoloa aktibatu du. Era berean, ikerketa errespetatzeko eta adingabeen intimitatea eta eskubideak babesteko deia egin du, zurrumurruak eta espekulazioak saihestuz. --- �� El Ayuntamiento de Getxo expresa su firme rechazo a la violencia sexual ante los presuntos delitos contra menores en el municipio. El Ayuntamiento traslada su solidaridad y apoyo a los menores que pudieran haberse visto afectados y a sus familias, y ha activado el Protocolo de Actuación y Coordinación Interinstitucional frente a la Violencia Machista. Asimismo, hace un llamamiento a respetar la investigación y proteger la intimidad y los derechos de los menores, evitando rumores y especulaciones. #Getxo #ErasoMatxistarikEZ
— Getxo Udala (@GetxoUdala) October 29, 2026
https://x.com/RomoFCoficial/status/2115864857408848001?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E2115864857408848001%7Ctwgr%5Ea05929f3466dc2dd95fe24fa66114f4c0ec4166e%7Ctwcon%5Es1_c10&ref_url=https%3A%2F%2Fwww.naiz.eus%2Fes%2Finfo%2Fnoticia%2F20261029%2Fpreocupacion-en-getxo-tras-el-arresto-de-un-hombre-por-delitos-sexuales-con-menores