80 migratzaile baino gehiago hil dira Kanarietarantz noraezean zihoan txalupa batean

  • Abuztuaren 7an abiatu ziren 127 lagun Gambiatik eta 83k dute bizia galdu zeharkaldian. 1.500 kilometro dira Gambia eta Kanarien artean, eta geroz eta etorkin gehiagok dute bide hori hartzen, iparralderago diren Polizia kontrolak saihesteko asmoz.


2026ko irailaren 3an - 16:52
Azken eguneraketa: 2026-09-04 13:17
Reuters
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gambiatik abiatu ziren duela 26 egun eta itsasoan noraezean ibili ondoren, asteazken honetan aurkitu ditu erreskate zerbitzuak, Kanaria Handia irlatik ehun kilometrotara. 44 lagun atera dira bizirik eta 83k dute bizia galdu.

Hainbat pertsona eraman dituzte ospitaletara, deshidratazioagatik eta desorientazioagatik. Ontzian bost gorpu aurkitu dituzte ere, baina hastapen batean bertan uztera behartua izan da erreskate taldea, itsasoaren egoera aztoratua zelako.

Fernando Clavijo Kanarietako Gobernuko presidenteak arduratsuki jokatzea eskatu die Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari: "Kanaria Uharteek ezin dute ohitu Atlantikoa heriotzaren bide izateari, ez eta hori normalizatu ere. Kanariar hharteetan –eta egunotan Ceutan ere– bizitzen ari garenak berriro ere errealitate bat azaleratzen du: Kanarietan bizi dugunak eta egun hauetan Ceutan ere bizitakoak errealitate bat azaleratzen digu: Espainiak estatu mailako migrazio-politika bat behar du, eta Europak bere gain hartu behar du bere erantzukizuna. Ezin dugu migrazio-krisia kudeatzen jarraitu. Bizitzaz eta duintasunaz ari gara”.

1.500 kilometro

1.500 kilometro dira Gambia eta Kanarien artean, eta Europara heldu nahian, geroz eta etorkin gehiago dira itsasoratzen handik, bizitza arriskuan jarriz. Haize bortitzek eta korronte indartsuek are arriskutsuago bihurtzen dute zeharkaldia. Europak bere mugak gogortzen dituen honetan, geroz eta gehiagok dute bide arriskutsu hori hartzen, iparralderago –Maroko, Mauritania, Senegal...– diren kontrol zorrotzak saihestu nahian.

Abuztu hastapenean 133 laguneko txalupa bat sokorritu zuten Atlantikoan, hau ere Gambiatik abiaturikoa. Uztailaren 22an, 165 pertsona zeramatzan ontzi txiki bat heldu zen Kanarietara. Zeharkaldian emakume batek bizia galdu zuen eta hamabost lagun zauritu ziren.

 


MIgrazio-nekropolitikak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.