778ko Orreagako gatazka gogoratu dute eta euskaldunon burujabetza aldarrikatu

  • Orreaga Fundazioak eta Garraldako Etxabarrengoa elkarteak antolatuta, ekitaldia egin dute Orreagako Kolegiatan larunbatean. 

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko abuztuaren 17an - 09:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

 

778ko abuztuaren 15ean, Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten, bihotzari eraso eginda. Errege frankoaren gizonek Zaragozako porrotaren osteko erretiradan Iruñea suntsitu zuten. Egindako sarraskiari erantzuteko, baskoiak antolatu egin ziren, eta gerrilla taktika baliatuz soldadu frankoei segada prestatu zieten. Enperadoreak, Akisgran arte, korrika bizian egin zuen ihes, dokumentatuta geratu denez. Urteetan esan izan da atzeguardiari eraso egin ziotela euskaldunek, baina Xabier Irujo historialariak "778: Errozabaleko bataila" bere testuinguru historikoan lanean, jatorrizko iturriak ikertuta, hori gezurtatu zuen. Irujoren lana, hein handi batean, Aranzadiko arkeologia sailak egindako erromatar galtzadaren aurkikuntzari zor zaio, eta bereziki, Martinez Txoperenaren aurkikuntzei.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Olatu herritarra Trantsizioko errepresioaren gainetik
1976ko irail gorria

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...