argia.eus
INPRIMATU
2023ko uztailaren 10
65 urtetik gorakoak zinema-aretoetara astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira
  • Espainiako Gobernuak asteartean jarriko du martxan neurria. 65 urtetik gorako pertsonak aretoetara bueltatzea sustatu nahi da, haiek direlako pandemia ostean zinemara joateko ohitura berriro hartzea gehien kostatzen ari zaienak.

Zinema-aretoak izan dira pandemiak gehien kaltetutako kultura-sektoreetako bat. Argazkia: Eibarko Udala.

Zinema sustatzeko plana Euskal Herriko 35 zinema-aretok jarraituko dute uztailaren 11tik aurrera, eta adinekoentzat prezio murrizketa eskainiko dute. Asteko egun batean aplikatuko da beherapena; ahal bada astearteetan jartzea eskatu zaie. Aretoa astearteetan ixten badute edo asteburuetan besterik irekitzen ez bada, beste egun batean jarriko dute.

Ikusleak aretoetara itzultzea bilatzen da prezio murrizketarekin. Zinema-aretoak izan dira pandemiak gehien kaltetutako kultura-sektoreetako bat. Adinen artean desberdintasuna agerikoa da: 20-24 urteko gazteen %49,3 joan dira gutxienez behin zinemara 2021etik 2022ra, eta adinekoen artean, %6a soilik.