Donostiako Ikasbide ikastolako familiak borrokan!
Ikasbide Ikastolako familiok gure kezka adierazi nahi dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hirugarren lerro bat ezartzeko hirugarren solairu bat eraikitzeko hartu duen erabakiaren aurrean.
5,6 milioi euroko obra publikoa aurrera eraman nahi dute, ikastola sakon eraldatuko duena eta ikasleei, familiei eta auzoari zuzenean eragingo diena. Erabaki hori gardentasunik gabe hartu da, hezkuntza komunitatearen benetako parte-hartzerik gabe eta inguruan hezkuntza lerro gehiago zabaltzeko beharra justifikatuko luketen datu publiko sendoak aurkeztu gabe.
Ikasbide Ikastolan 3. lerro bat eraikitzearen erabaki hau Hezkuntza Saila egiten ari den eskola publikoen ixteen eta fusioen testuinguruan kokatzen da
Urtebete baino gehiagoz, familiok bilerak, informazioa eta azalpenak eskatu ditugu. Jasotako erantzunak eskasak edo hutsak izan dira. Izan ere, berriki Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzarekin onartu eta egin den bilera bakarra proiektua jada lehiaketara aterata eta prozesua erabakita zegoenean izan da.
Bilera horretan egiaztatu genuen proiektua ez dela frogatutako hezkuntza premia batean oinarritzen, hipotesi eta prebentziozko eszenatokietan baizik. Arduradunek eurek bileran aitortu zuten:
Bilera osoan ez zen aurkeztu tamaina honetako inbertsio bat justifikatuko lukeen azterketa teknikorik, aurreikuspen zehatzik edo datu demografiko sendorik. Are gehiago, Ikasbideko guraso plataformak ordezkariei aurkeztutako datuek jokoz kanpo harrapatu zituzten.
Gure analisia Hezkuntza Ordezkaritzak defendatzen duen guztiz bestelakoa eta kontrakoa da:
Honako hau eskatzen dugu: gardentasuna, parte-hartzea eta benetako beharretan oinarritutako erabakiak, ez justifikatu gabeko hipotesietan oinarritutakoak.
Honako eskaerak egiten ditugu:
Gainera, Ikasbide Ikastolan 3. lerro bat eraikitzearen erabaki hau Hezkuntza Saila egiten ari den eskola publikoen ixteen eta fusioen testuinguruan kokatzen da, izan ere, gure eremuan dagoen Katalina de Erauso eskola ixtea erabaki du Hezkuntza Sailak, hainbat urtez eskola horrek jasan duen segregazioa onartu ondoren.
Ikasbide Ikastolako Guraso Elkartea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.