500 pertsona Baionan bildu dira errepresioari buru egiteko larunbatean

  • Errepresioa oro har handituz doala azken bi urte hauetan salatu dute mugimendu politiko eta sozialetako militante batzuek. Ondoko auzia ekainaren 2an izanen da eta U14 kolektiboko lau kide Baionan epaituko dituzte.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 18an - 10:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskara edo/ta lurraren alde ari diren mobilizazio anitz errepresioaren bidez indargabetu nahi dituela Frantziako Gobernuak salatu dute larunbatean Baionan. Azken bi urte hauetan emendatu den errepresioaren salatzeko manifestazioa antolatu zuten.

Kanboko Marieniako lurrak laborantxarako geldi daitezen borrokatzen ari da Ostia sarea. Horren karietara auzipetua izan zen Patxik azpimarratzen du elkartu eta saretu behar zela errepresio horri buru egiteko:

 


Ildo beretik doa Garazi. U14 Kolektiboko beste hiru kiderekin Baionako auzitegira deituak dira ekainaren 2an. Ezpeletan egin mobilizazioaren ondorioz atxilotu zituzten gazteak dira:

 


Baionako geltokitik abiatu zen manifestazioa auzitegian bururatzeko.


Errepresioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.