Borroka sozialak gogoratu ditu Martxoak 3 elkarteak antolatutako ‘Oroiterri’ erakusketak

  • Oroiterri erakusketak hainbat borroka sozialen oroimena mantentzeko egindako euskarriak bildu ditu. Helburua herrien arteko ulermena eta oroimen-lan partekatua sendotzea da. Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean dago erakusketa, urtarrilaren 8tik 25era. Bisita gidatuak eta kontzertuak izango dira.


2026ko urtarrilaren 9an - 08:02
Azken eguneraketa: 10:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurtengo martxoaren 3an mende erdi beteko da Gasteizko San Frantzisko elizan Polizia Armatuak langileen batzarra hustu eta tiroketan bost pertsona hil zituenetik; ondorengo egunetan egin ziren mobilizazio solidarioetan pertsona bana hil zuen Poliziak Tarragonan (Herrialde Katalanak) eta Basaurin (Bizkaia). Bost hamarkadatan biktimen egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu du Martxoak 3 elkarteak, eta aurtengo urteurrenerako Oroitarri izeneko erakusketa jarri du martxan Izaskun Arrue Kulturgunean, urtarrilaren 8tik 25era.

Erakusketak hainbat gatazka eta borroka sozialen aztarnak, testigantzak eta oroimen-materialak bildu ditu. Ekimenaren helburua herrien arteko ulermena sendotzea eta oroimen lan partekatua sustatzea da, beste herrialde batzuetako esperientziak Gasteizera hurbilduta. Besteak beste oroigarri hauek ikus daitezke erakusketan: Tximeletak (Kolonbia), Erretaulak (Peru), Giltzak (Palestina), Melfa (Mendebaldeko Sahara), Muralak (Ipar Irlanda) eta Zapi zuriak (Argentina).

Erakusketaren izena sortzeko orduan, oroimen eta herri hitzen arteko hitz jokoa egin dute. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “oroiterri” hitzak pertsona edo gertaera gogoangarri bati egiten zaion arkitektura edo eskultura-lana adierazi nahi du.

Hainbat bisita gidatu eta kontzertu antolatu dituzte: bisita irekiak urtarrileko ostiraletan eta igandeetan 12:00etatik 14:00ak arte eta larunbatetan 18:00etatik 20:00ak arte; bisita gidatuak urtarrilaren 10ean, 17an eta 24an 12:00etan; urtarrilaren 15ean 19:00etan Paul Casalen kontzertua; urtarrilaren 22an 19:00etan  Ane eta Oihaneren kontzertua, eta azkenik, urtarrilaren 25ean 12:30ean itxiera ekitaldia.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin