argia.eus
INPRIMATU
50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko
  • Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa diseinatu zuen Tomas Hernandez artista.

dantzan.eus 2023ko urriaren 03a

Aurtengo edizioak Donostiako Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ospakizunekin bat egin du. Horrela larunbateko dantzarien elkargune eta festaz gain astean zehar hainbat ekintza antolatu dira. Gaur astelehena, urriak 2, "Gipuzkoako Dantza maisuak" Hitzaldia eskainiko dute Angel Muruak eta Mikel Sarriegik; eta ostegunean, urriak 5, "Goizaldi 75. urteurrena" dokumentalaren aurkezpena izango da. Horrez gain, irailaren 8tik urriaren 11ra "Goizaldi dantzari taldearen 75. urteurrena” erakusketa zabalik da Okendo Kultur etxean.

Egitaraua

Urriak 2 astelehena

  • 19:00 "Gipuzkoako Dantza maisuak" hitzaldia. Lekua: San Jeronimo kaleko kripta. Hizlariak: Angel Murua eta Mikel Sarriegi. Hizkuntza: Gaztelera /Euskara.

 Urriak 5 osteguna

  • 18:00 "Goizaldi 75. urteurrena" dokumentalaren aurkezpena. Lekua: Okendo Kultur etxea.

 Urriak 7 larunbata, Euskal Herriko Dantzari Eguna

  • 11:30-18:00 Folklore Azoka, Boulevardean.

  • 12:00 Dantza Plaza, Donostiako Herridantza dantza taldearen eskutik, Boulevardeko kioskoan.

  • 17:30 Desfilea, Parte Zaharreko kaleetan zehar.

  • 18:00 Euskal Herriko Dantza taldeen emanaldia, Zuloaga plazan.

  • 20:00-21:00 Kale animazioa

  • 21:00 Afaria, Trinitate plazan. Euria egingo balu, Orixe ikastolan.

  • 22:00-1:00 Erromeria, Iratzar taldearen eskutik, Boulevardeko kioskoan.

Erakusketa: "Goizaldi dantzari taldearen 75. urteurrena” Erakusketa irailaren 8tik urriaren 11ra Okendo Kultur etxean. Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara. Larunbata eta zubiak: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.