49 urteko langile bat hil da Laudion, leherketa baten ondorioz

  • Arabako Vibrantz enpresako labeetako batean izan da leherketa, 00:30ean.

Vibrantz fabrika, Laudion. Aiaraldea

2026ko ekainaren 9an - 12:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, leherketa bat izan da Laudioko (Araba) Vibrantz enpresako labeetako batean, 00:30ean; eta, horren ondorioz, langile bat hil da. Laudiokoa zen behargina eta 49 urte zituen.

Suhiltzaileak eta Osalaneko teknikariak bertaratu dira, istripua zergatik gertatu den ikertzeko, eta ezbeharra gertatu den eremuan segurtasun neurri guztiak betetzen ote ziren egiaztatzeko.

Vibrantz lantegian pinturak egiteko pigmentu ez-organikoak fabrikatzen eta merkaturatzen dituzte, eta ekoizpena bi egunez gelditzea erabaki dute, Aiaraldea komunikabideak jakinarazi duenez. Langile Batzordea, bere aldetik, mobilizazioa deitzeko bilera egiten ari da. 

LAB sindikatuak egindako zenbaketaren arabera, aurten 32 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuz; zendutako 33. langilea litzateke Laudiokoa. ELAk, berriz, lan istripuen ondoriozko 20 heriotza zenbatu ditu orain arte; 21 lirateke gaurkoa kontuan hartuz gero.

Aiaraldean, azken hamarkadan, 18 beharginek baino gehiagok galdu dute bizia lanpostuan zirela. Azkena duela urtebete izan zen, Amurrioko Tubos Reunidos lantegian, altuera batetik erorita.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...