4.600 euroko isuna kamioiko takografoa euskaraz eramateagatik


2010ko otsailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri dio Jaengo (Espainia) Guardia Zibilak, "erregistroaren orria faltsutzea" leporatuta. Salaketa 2009ko irailaren 15ean egin zioten eta kamioilariak azaldu zien takografoa euskaraz zuela, data gazteleraz irakurtzen denaren alderantziz zegoela alegia, baina guardia zibilek salaketa jarri zioten hala ere. Garraiolariak jarritako helegitea ez da aurrera atera eta beste bat aurkeztuko duela iragarri du Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak.


Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude