argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 27a
44 urteko emakume bat atxilotu dute Getxon, bikotekidea larri zauritzea leporatuta
  • 23 urteko gizona Gurutzetako ospitalean dago ospitaleratuta (Barakaldo, Bizkaia). Ustezko erasoa ostegun gauean gertatu da, labana batekin eraso eginda.

Ertzaintzaren auto bat artxiboko irudi batean. Javier Mediavilla Ezquibela (CC BY 2.5)

Getxoko Algorta auzoko (Bizkaia) 44 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak ustezko homizidio delitu batengatik. Emakumeak ustez eraso egin dio ostegunean 23 urteko gizonezkoari, bere bikotekideari. Gizona bularrean zauria eta odoljarioa zuela aurkitu zuen Ertzaintzak, etxeko atarian, eta ospitaleratuta jarraitzen du Gurutzetako ospitalean.

Kasua ikerketapean bada ere, lehen zantzuek adierazi dute liskar baten ondorioz egin ziola eraso emakumeak gizonari. Eraso egiteko erabilitako arma zuria etxean aurkitu du Ertzaintzak, baita emakumea bera ere.