400 urteko baserria eraitsi dute Andoainen industriaguneari tokia egiteko

  • Aiurri aldizkariak eman du albistearen berri. 1615. urteko udal dokumentuetan dagoeneko agertzen da Illarramendi baserria. Eremu handiko supermerkatuarentzako eta ondoan dagoen enpresa handitzeko bota dute 400 urteko baserria.


2020ko maiatzaren 20an - 15:16
Argazkia: Xabier Lasa / Aiurri aldizkaria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Buruntza auzoan zegoen baserriak hamarkadaz hamarkada lur sailak galdu zituen, N1 errepidea zela, Ama Kandida etorbidea zela, eta Urumeako A15 autobidearen eraikuntza zela-eta. 91.280 metro karratuko lur eremua industriagune gisa baliatuko dute.

Aiurri hedabideak jakinarazi du datozen asteetan baserriari eta bertan bizi izan den Jauregi familiari buruzko erreportajea argitaratuko duela.

Aiurrik argazki sorta egin du eraisketaren unean eta bideoz ere grabatu du:


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.