argia.eus
INPRIMATU
40 urte dira Bretainiako Diwan eskola ireki zela
  • 1977ko maiatzean zabaldu zen Bretainiako Diwan-en lehen eskola. 54 ikastetxe (eskola, kolegio eta lizeo) daude egun funtzionamenduan eta 4.242 ikasle ari dira.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko maiatzaren 30

Maiatzaren 23an 40 urte bete ziren Bretainiako Diwan eskola abiatu zela. Lampaul-Ploudalmézeau herrian zabaldu zuten lehen gela, bost ikasle ziren. 4.242 ari dira gaur egun, 54 ikastetxetan: 47 ama-eskola, sei 1. mailako eskola, sei kolegio eta lizeo bat. 2018-2019ko ikasturterako bigarren lizeoa zabalduko dute Vannes herrian.

Duela 40 urte, ikasleak familia bretoi hiztunen seme-alabak ziren, egun aldiz, ikasleen %90ek frantsesa dute ama hizkuntza.

Diwanek Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin berezko Kontratua dauka irakaskuntza arautzeko eta kudeatzeko. Halaber, Bretainiako Erregioko Kontseilu Nagusiak milioi bat euro laguntza ekartzen dio urtero.

Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta bretoiera hizkuntzaren arduradun Lena Louarnek France Bleu Amorique irratian dioenez, Diwan eskola abian jartzeko Ipar Euskal Herriko Seaska ikastolaren eredua aintzat hartu zuten.