37 urteko laudioar bat hil da lan istripu batean Larrabetzuko Euskopan enpresan

  • Euskopan konpainian ari zen beharrean aldi baterako laneko enpresa baten bitartez.

Ekainean mobilizazio jendetsua egon zen Vibrantzen gertatutako heriotza salatzeko. Aiaraldea.eus
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko azaroaren 4a - 11:20
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Laudiokoa (Araba) da astearte goizean Larrabetzun (Bizkaia) gertatutako lan istripu traumatikoan hildako behargina, ETBk jakinarazi duenez. Euskopan elikagai enpresan ari zen lanean ezbeharra jazo denean, aldi baterako lanerako enpresa batekin. 

UGT sindikatuak eman du heriotzaren berri eta Osalani eskatu dio aztertzeko segurtasun neurri guztiak betetzen ote ziren. Oraindik ez dira heriotzaren nondik norakoak argitara atera. 

Hau ez da izan eskualdean aurten egon den lehen lan heriotza, ekainean Vibrantz enpresan zendu baitzen Laudioko beste langile bat. Iaz, aldiz, beste batek galdu zuen bizia Amurrioko Tubos Reunidos lantegian, altuera batetik erorita. Abenduan, ordea, kamioilari bat hil zen Laudion, istripu ez traumatiko batean. 

Horiekin eta gaurkoarekin, eskualdeko hogei behargin baino gehiago hil dira azken hamarkadan euren lanpostuan. 

Hego Euskal Herrian, aldiz, 63 behargin hil dira orotara aurten beharrean ari zirela.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.