Eusko Jaurlaritzak 36.000 euro ordainduko dizkio Bilboko Ullibarri euskaltegiari, 2010-2011 ikasturtean Patxi Lopez lehendakariari euskara irakasteagatik. Kopurua beste euskaltegi batzuen eskaintzekin alderatu dute zenbaitzuk: Jose Antonio del Moralek Cybereuskadi blogean idatzi du udal euskaltegietan matrikulatzeak 400 euro inguru balio duela, eta Sustatun irakurri dugu AEKren Bilboko eskaintza, adibidez, 617 eurokoa dela (330 orduko ikastaroa).