30etik gora udalerriri eragingo die hidrogeno zuriaren bilaketa lanek

  • Joan den ekainaren 5ean Espainiako Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman zion Euskal Herriko hainbat lekutan hidrogeno zuria bilatzeko.

Aralar, Urbasa, Andia eta Lokizeko lurretan egingo dira bilaketa lanak. Iñaki LLM / CC BY-SA 3.0

2026ko abuztuaren 31n - 13:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Miaketa lanak Aralar, Urbasa, Andia eta Lokizeko mendilerroetan egingo dira, besteak beste, eta Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerriri eragiten die. Gipuzkoan honakoei: Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Ordizia eta Tolosa. Nafarroan, aldiz, beste hauei: Anue, Araiz, Arbizu, Arruazu, Atetz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Betelu, Ergoiena, Erro, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Itza, Txulapain, Lakuntza, Lantz, Larraun, Lekunberri, Odieta, Olaibar, Uharte, Arakil eta Ultzama.

Uztailaren 1ean, aldiz, ministerio berak aldizkari ofizialean argitaratu zuen zein udalerritan egin ahal izango ziren hidrogeno zuriaren bilaketa lanak Aralar 2 izendatu duten proiektuan. Arabako honakoetan: Asparrena, Harana, Entziako Partzuergoa. Nafarroan, aldiz, ondokoetan: Abartzuza, Allin, Altsasu, Ameskoabarrena, Arakil, Aranaratxe, Bakaiku, Belaskoain, Bidaurreta, Oltza Zendea, Zirauki, Ziritza, Etxarri, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Eulate, Goñi, Gesalatz, Girgillao, Irañeta, Iturmendi, Itza, Lana, Larraona, Lezaun, Metauten, Olazti, Gares, Jaitz, Uharte Arakil, Urdiain, Ollaran, Deierri, Zabaltza, Ziordia eta Zúñiga.

Beraz, ministerioko baimenak lortuta, orain 30etik gora diren udalerri horietako baimenak bideratu beharko ditu Mantle 8 Iberica enpresak, eta bere webgunean adierazi duenez, dagoeneko lan horietan ari da edo ekingo dio berriki. Oraingoz, baimenak urtebetekoak dira eta azaleko miaketak besterik ez dituzte ahalbidetzen, esate baterako lurra sakon zulatu gabe edota bide berririk ireki gabe. Ondoko albistean eman ditugu hidrogeno zuriari eta proiektu horiei buruzko hainbat xehetasun.


Energia krisia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Lurraldea eta arkitektura
Keinuak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...