Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak antolatutako Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaiak 30.000 lagun bildu zituen atzo Iruñeko Trinitarios gunean. Antolatzaileak pozik agertu ziren jendearen erantzunarekin; ez, ordea, "horrelako ekimenak jasotzeko egokia ez den" gunearekin. Datozen edizioetan Takonera parkera itzultzea espero dutela adierazi zuten. Abel Barriola pilotariak irakurri zuen festaren pregoia. Haren leloari helduta, euskal eskola publikoa "sasi guztien gainetik" geroz eta gehiago zabaltzen ari dela esan zuen. Aurten Arbizuko (Nafarroa) herritarrak omendu dituzte antolatzaileek, frankismo garaian eta 1980ko hamarkadan euskarazko irakaskuntzaren alde egindako lanagatik.
Iruñea erdiguneko lurrin-denda batean, dendako arduradunak Udaltzaingoari deitu zion erosketak egiten ari zen familia bat lapurretan ari zela salatzeko. Bost agentek denbora luzean atxiki zieten, erosketa poltsa guztiak errebisatu, tiketak konprobatu eta goitik behera... [+]
Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.
Lurrikarak Turkian, Sirian eta Kurdistanen eragin ditu hildakoak eta kopurua asko igotzea espero dute.
Larunbat goizean ertzainak Donostiako Infernuko auzoa hartu du bizilagun baten brote psikotikoa "kontrolatu" nahian, Infernua Bizirik-ek eman duen komunikatuaren arabera.