argia.eus
INPRIMATU
30 urte preso daraman Xistor Haranburu askatzen duten aztertuko dute astearte honetan
  • Iragan apirilean Frantziako Estatuan 30 urteko espetxe zigorra bete duen Xistor Haranbururen bigarren askatze eskaera aztertuko dute astearte honetan, hilaren 7an. Presoen aldeko Bagoaz elkarteak elkarretaratzea deitdu du gaurko Senperen.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 06a
Xistor Haranbururen askatasuna eskatzeko mobilizazioa egingo da berriz Senperen. Arg.: Bagoaz

Mobilizazioa 19:00etan egingo da Senpereko Herriko etxean eta Bagoaz-ek jakinarazi duenez, ez dute onartuko askatasun eskaera hau berriz ukatzea. Haranburu berak, Jakes Esnalek eta Ion Parot eta Unai Parot anaiek joan den apirilean bete zuten 30 urte espetxean, lehen hiruak Frantziako Estatuan eta laugarrena Espainiako Estatuan.

Presoen aldeko Bagoaz elkartea mobilizazioak egiten ari da azken asteetan, 30 urteko espetxe zigorra aski dela aldarrikatuz eta lau preso hauen askatasuna eskatuz. Orain arte egin dituzten askatasun eskaera guztiak atzera bota dituzte.