30 artista baino gehiagok artelan bana paratu dute Zumetari omenaldia egiteko

  • Jose Luis Zumetaren omenezko erakusketa Bedaioko Zaratetxean ikusgai dago irailaren 26 arte. Irailaren 12an, Zumeta oroituz bost artista mural bat pintatzen hasiko dira eta nahi duenak hartu ahal izango du parte. Ekimen hauek bosgarren aldiz antolatu duten Azken Muga jaialdiaren baitan antolatu dituzte.


2020ko irailaren 8an - 09:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken Muga jaialdiak natura eta artea ditu oinarri eta Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen Zarateko lepoan antolatu dute, aurten bosgarren urtez. Iraila amaiera arte egitarau oparoa antolatu dute, jarduera hauek uztartuz: musika, zinea, dantza, arte plastikoak, herri kirolak eta herri kultura. Tolosaldeko Atarian irakur daiteke egitaraua osorik.

"Zumeta bihotzean"

Jose Luis Zumetak Araiz bailararekin zuen harremana dela-eta, Azken Muga ekimenak "omenaldi xume eta intimoa" egin dio. 30 artista baino gehiagok Zumeta bihotzean erakusketa osatu dute, bakoitzak artelan bana paratuz Zaratetxean. Zumetaren obra bat ere jarri dute bertan. Erakusketa honen irekierak zabaldu zuen Azken Muga jaialdia irailaren 5ean, eta erakusketatik Zarateko basora jo zuten artista omentzeko ibilaldi artistikoa egitera (Tolosaldeko Atariak artikulu honetan egina du kronika).

Erakusketa irailaren 26 arte dago ikusgai.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude