3 eta 4 urteko umeei sexu erasoak egitea leporatuta, bortxaketa bat tartean, Miarritzeko bi animatzaile atxilotu dituzte

  • Mouriscot aisialdi zentroan lanean ziren bi gizonezko atxilotu dituzte, 21 eta 36 urtekoak, 3 eta 4 urteko haurrengan bortxaketa kasu bat eta hamabi sexu erasoren zantzuak aurkitu ostean. Kasu gehiago izan daitezkeela uste dute.


2026ko uztailaren 22an - 08:47
Azken eguneraketa: 10:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

36 urteko gizonak bi urte zeramatzan Miarritzeko (Lapurdi) Mouriscot zentroan animatzaile, 21 urtekoa berriz, uda honetan hasi zen lanean. Haurretako batek emandako testigantzaren ondorioz, uztailaren 17an ikerketa abiatu zuten, Baionako Fiskaltzaren agindupean. “Afera biziki konplikatua” dela adierazia du magistratu arduradunak, biktimen adina aintzat hartuta. Psikologo, ikertzaile espezializatu eta auzitegi mediku bat ari dira umeekin hitz egiten.

Aurtengo udakoak dira gertakariak eta oraingoz lau salaketa aurkeztu dituzte.

Serge Blanco Miarritzeko auzapezak funtzioetatik baztertu ditu bi animatzaileak eta adierazi du auzian parte zibil gisa arituko dela herriko etxea. Eskutitza ere bidali die gurasoei, argitzeko bi psikologoren laguntzaz entzuketa dispositibo bat ezarriko dutela herriko etxean.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...