27 urteko ibilbideari agur esan dio Txantrean ‘Auzolan’ aldizkariak

  • ‘Oso polita izan da’ lerroburua irakurri daiteke auzoko aldizkariak argitaratu duen azkeneko alearen azalean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 14an - 11:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tokian tokiko komunikabideek duten paperari ez diogu behar bezalako garrantzia ematen. Gure herrialdean edota nazioartean gertatzen denaren berri komunikabide handiek ematen duten bitartean, gure herrietan, auzoetan eta kaleetan gertatzen denari ahotsa eta letra jartzen diete tokiko irrati edota aldizkariek. Iruñeak tokiko komunikabide bat galdu du berriki. Txantrean Auzolan aldizkariak bere ateak itxi ditu, 27 urteko ibilbidea egin eta gero.

287 ale, ehunka elkarrizketa, milaka argazki eta albiste jaso ditu urte hauetan guztietan. Auzoaren historia jaso du xehetasun handiarekin eta gertutik. Orain, bere ateak ixtearekin batera, Txantrea auzoko historiaren parte izatera igaro da. Isa Egiguren aldizkariko kidearekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.


Hedabideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...