26.000 errefuxiatu hil dira 2014tik, erdiak Mediterraneo itsasoan

  • 606 pertsona hil dira aurten Mediterraneoa zeharkatu nahian; egunean, batez beste, bost lagun hil dira. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak egin ditu publiko datuak eta errefuxiatuen auzia nazioarteko krisi “larriena” dela nabarmendu du.


2018ko maiatzaren 03an - 11:20
Irudia: @Marodriguez1971

Gerretatik, pobreziatik edo etengabeko jazarpenetik ihesean dabiltzan milaka pertsonek euren bizia jartzen dute jokoan etorkizuna eskuratu nahian. 1.008 pertsona izan dira mundu osoan hil direnak urteko lehen bost hilabeteetan, iaz epe berean baino 791 gutxiago. Libia eta Italia arteko zeharkaldia da errefuxiatuen ohiko bidea kontinente zaharrera iristeko; migratzaileen %43 bertatik igarotzen dira, urtarriletik 9.467 lagun. Bide horretan hil direnak 370 dira.

Mexikoko eta Ameriketako Estatu Batuetako mugan hiltzen dira Mediterraneoko itsasoaren ostean lagun gehien. 69 lagun zendu dira jada herrialde batetik bestera zihoazela.  

Espainiako Estatura iristeko ahaleginean hiltzen direnen kopuruak, ordea, gora egin du: 198 lagun zendu dira aurten, iaz 57 izan ziren. Iristea lortu dutenen kopurua ere hazi egin da Iberiar Penintsulan, 3.994 lagun izanik zeharkaldia egin dutenak. Iaz, epe berean, 2.246 izan ziren. Greziara 8.067 lagun iritsi dira, eta hemeretzi dira bidean zendu diren imigranteak. 2017an, 4.843 izan ziren helburua lortu zutenak, eta 37 hil zirenak.

Urtez urte okerrera

Nazioarteko krisi handienetakoa da errefuxiatuena, baina estatuak hanka motz geratu dira, oraingoz, arazoari irtenbide bat aurkitzerakoan. 2017an 6.002 errefuxiatu hil ziren mundu zabalean, 2016an 7.932,  2015an 6.281 eta 2014an 5.258. Hildakoak migrazio politika “antzu” baten ondorio dira, hainbat erakunderen arabera.

Pasa den urte amaieratik Europara iristeko bidean buelta eman duten errefuxiatu kopurua handiagoa da itsasoa zeharkatzea lortzen dutena baino. 4.151 lagun etxera itzuli dira eta 3.085 lagunek, ordea, ihesaldian jarraitu dute. Europar Batasunak eta Afrikako hainbat herrialdek 2015an Maltan sinatutako akordioan errefuxiatuak etxeratzeko neurriak adostu zituzten. Hala ere, nazioarteko hainbat erakundek salatu dutenez, datuek ez dute islatzen borondate hutsez itzuli direnen eta behartuta joan direnen arteko aldea.

Libiako infernua

La Vanguardiak argitaratutako erreportaje batek, Sudango errefuxiatuek Libian jasaten duten esklabutza salatu du, besteak beste. Herrialdera iristean bahitu egiten dituzte harrobietan lan egiteko, eta indarkeria, jipoiak, irainak eta giza eskubideen urraketak eguneroko ogia bilakatu dira milaka migratzailerentzat. Hala kontatu du Xavier Aldekoa kazetariak, zorigaitzeko errealitate horren lekuko izan direnen ahotsak bilduz. Errealitate horrek NBEk emandako datu “positiboekin” talka egiten duela dio. Hau da, errefuxiatuak euren kabuz itzuli baino, Libian dagoen jazarpena gehiago ez pairatzeko etxeratzen direla dio.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude