argia.eus
INPRIMATU
2025eko abuztuaren 12a
26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan
  • Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.

Russell mendia. Bhavagati (Wikipedia Commons)

Benasqueko (Huesca, Espainiako Estatua) Russell mendian 26 urteko iruindar bat hil da. Guardia Zibilak dei bat jaso zuen 12:45ean mendizale bat amilduta zegoela abisatzeko. Erreskatera joan zirenerako hilda zegoen nafarra. Benasquera eraman dute bere gorpua.