Joan den apiriletik DNSChanger izeneko birusa mundu osoko milaka erabiltzaileri arazoak sortzen ari da. Birusak sistema eragile guztiei berdin eragiten die eta kutsatutako ordenagailuen DNS zerbitzariak aldatzen ditu birusaren sortzaileek kontrolatzen dituzten zerbitzarietara bideratzeko. Ordenagailuan aipatu birusa daukazun edo ez jakiteko DNSChanger.eu webgunera jo dezakezu. Modu azkar eta seguruan ordenagailuren eta konexioaren azterketa egiten du.
FBIk arduradunak atxilotu zituen apirilean, baina zerbitzari faltsuak momentuan ez itzaltzea erabaki zuen. Itzalaldia gaur egingo dute, eta kutsatutako ordenagailuak konexiorik gabe geratuko direla aurrikusi dute.
Orain dela hilabete batzuetatik, zenbait enpresa lanean ari dira deskonexioa gertatzen den unean jendea ez dadin konexiorik gabe geratu. Google edo Facebooken zerbitzariak ere kutsatzera iritsi zenez, adituek uste dute mundu osoko erabiltzaileek arazoak izango dituztela itzalalditik aurrera.
Ezinezkoa da kalkulatzea zenbat diren infektatutako ordenagailuak. Adituek kalkulatu dute gutxienez mundu osoko 250.000 makina konexiorik gabe geratuko direla itzalaldia egitean.