argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 15
Alain Iriart berriz ere Hiriburuko auzapeza
  • Aurkeztutako zerrenda bakarrarekin, aurkaririk gabe, gailendu da Alain Iriart.

Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

Zerrenda bakarra zuten Hiriburun (Lapurdi), Hiriburu Maita (2.082 boz, %100), eta azken 25 urteotan bezala, Alain Iriarte izango da berriz ere herriko auzapez. Abstentzioa izan da, berez, lehen “indarra” 2.137 bozekin (%48,24).