ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. 2026-27an gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez ekainaren 16an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako, Zientzia Politikoetako eta Kudeaketa Publikoko 3. eta 4. mailako ikasleei; eta masterra eta gradu bikoitzak egiten ari direnei zuzendutako deialdia da.
Praktikak gauzatzeko bi sasoi izango dira aukeran:
Ekainaren 16an (asteartea) egingo dugu azterketa, ondoko lekuetan:
Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera, curriculumarekin batera, eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa, ekainaren 15a baino lehen. Edozein zalantza izanez gero ere helbide horretara idatzi.
Zertan arituko dira ikasleak?
Lau orduko lanaldia izango da (astelehenetik ostiralera), ordainpekoa. Gure webgunerako eta aldizkarirako idatziko dute, sare sozialetan trebatuko dira, eta kazetari taldearen dinamika ezagutuko dute. Lan-jardun presentziala hobetsiko da (Lasarte-Oriako egoitzan).
Nori zuzendua dago?
EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako, Zientzia Politikoetako eta Kudeaketa Publikoko 3. eta 4. mailako ikasleei; eta masterra eta gradu bikoitzak (Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza; Publizitatea-Harreman Publikoak eta Kazetaritza; Soziologia eta Zientzia Politikoak-Kudeaketa Publikoa) egiten ari direnei zuzendutako deialdia da.
Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean matrikulatuta egotea.
Animatu eta ezagutu barrutik ARGIAren komunikazio proiektu independentea.