2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

  • Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


2025eko otsailaren 6an - 16:37
Azken eguneraketa: 2025-02-07 11:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Klima aldaketak ez du etenik, eta prozesua aurrera doan seinale, azken hilabeteetan tenperaturak apurtzen  dituen markak ditugu. Copernicus-ek argitaratutako ikerketaren bidez jakin dezakegu aurreko urtarrila mundu mailan inoiz erregistratu den beroena izan dela: aireak gainazalean izan duen bataz besteko tenperatura 13,23ºC-koa izan delako, azken urteetako bataz bestekoa baino 0,79ºC altuagoa.

2024. urtea munduan inoiz erregistratu den urterik beroena izan bazen ere, 2025a ez da hobeto hasi eta lehenengo hilabetean errekor absolutuak hautsi ditu. Gainera kontuan izan behar dugu pasa den hilabetean La Niña izeneko denborala hotza suertatu zela Ozeano Barean eta horrek tenperaturen beherakada nabaria ekarri zuela. 

Itsasoetan ere beroa

Zirkulu polarrak kontuan hartu gabe, itsasoen bataz besteko tenperatura 20,78ºC-koa izan da 2025eko urtarrilean. Iazko urtarrileko tenperatura baino 0,19ºC baxuagoa (inoiz erregistratu den altuena da iazkoa). 

Anomaliak eta muturreko egoerak itsasoetan Copernicus

Urtzaroa beroaren ondoriorik argiena 

Munduko bi izotz bloke garrantzitsuenei erreparatzen badiegu izandako izotz galera nabarmena dela hausnartu daiteke. Artikoak, 1979tik gaur egun arte jasotako izotz hedaduraren bataz besteko datua %6an jeitsi du urtarrilean. Antartikoak bestalde, %5eko jetsiera izan du bataz bestekoarekiko. Hala ere, 2023 eta 2024. urteetan jasotako datu errekorrak lausotu egiten dituzte. 


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.