Jendarmeek hilik aurkitu dute astelehen goizez, igande gauetik desagertuta zegoela. Ia bederatzi urte zeramatzan Bildoze-Onizepeko (Zuberoa) alkate eta igandeko hauteskundeetan alkatetza galdu du.
Jendarmeek astelehen goizez aurkitu dute hilda eta haien ikerketaren arabera bere buruaz beste egin du, Euskal Irratiek jaso dutenez. Iluntzeko bederatzietatik aurrera ez zuten izan haren berririk. 700 biztanle inguru dituen Bildoze-Onizepeko auzapeza zen 2017tik, Pierre Suescun agintaldi erdian hil eta gero kargua hartuta. 2020an botoen %57,9 lortu zuen. Igandeko hauteskundeetan botoen 44,5% lortu du eta Hervé Moutrous-ek % 55,6.