argia.eus
INPRIMATU
2012ko Lan Erreforma atzera botatzeko ekimena abiatu dute Nafarroan
  • Aldaketaren lau alderdiek PPren 2012ko Lan Erreforma atzera botatzeko proposamena abiarazi zuten urtarrilaren 29an Nafarroako Legebiltzarrean.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 30
2012ko Lan Erreformaren aurka greba orokorrerako deia egin zen Euskal Herrian.

Nafarroak ez du eskumenik alor horretan, baina proposamenak aurrera egiten badu, Espainiako Legebiltzarrera iritsiko litzateke Estatuko legediari eragiten diolako. Aurreikuspenei begira, Nafarroan aurrera egingo du, aldaketaren lau indarrek gehiengo osoa dutelako. Ikusi beharko da PSNk zer jarrera mantentzen duen.

Behin Espainiako Gobernura iritsita, teorian bada atzera botatzeko aukera, 2012an PP eta CiUren onespenarekin onartu  baitzen erreforma. Izquierda-Ezkerrak bideratu du ekimena Nafarroan eta bere ustez, gaur Madrilen erreforma hori atzera bota liteke, PSOE, Podemos eta alderdi soberanistak Lan Erreformaren aurka egingo luketelako.