Iturgintza sektorea, turismoa, ostalaritza, arropa-dendak, hipermerkatuak... Orotara 20 jarduera ekonomikori buruzko hiztegi terminologikoak plazaratu ditu Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia lan taldeak. Hiztegi guztiak UZEI zentroak egin ditu, eta Euskalterm Terminologia Banku Publikoan jasoko dituzte, herritarrek doan kontsulta ditzaten. Euskarazko hitzen azalpentxoak eta gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak biltzen dituzte hiztegiek.