argia.eus
INPRIMATU
191 plazetan mobilizatu dira Bateragune auziaren aurka
  • Abenduaren 19an "demokrazia" hitzaren atzean elkarretaratzea egin dute milaka herritarrek, Bateragune auziko epaiketa berriz egitearen aurka. 189 elkarretaratze Euskal Herrian egin dira, eta bana Santiagon (Galizia) eta Bartzelonan.

ARGIA @argia 2020ko abenduaren 21a
Argazkia: @Ekinklik.

Bilboko elkarretaratzean hartu zuten parte Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezek. Beste auzipetuek, aldiz, Rafa Diezek, Sonia Jacintok eta Miren Zabaletak, haien herrietako bilkuretan hartu zuten parte.

Berriako kazetari Imanol Magrok jaso ditu Bilboko elkarretaratzean Unai Urruzuno legebiltzarkideak EH Bilduren izenean egindako hitzartzea: "Espainian 'inboluzio' baten bila dabiltzan sektore boteretsuak daudela salatu zuen, Auzitegi Gorenak harturiko erabakiak 'sustatzen'. Gauzak hala, konponbidea Euskal Herrian kokatu zuen Urruzunok: 'Sektore subiranista eta progresistei dei egiten diegu, ez soilik gaurkoan bezala eraso hauei herri gisa erantzuteko, baizik eta herri gisa agenda demokratiko baten barruan jarduteko eta egunerokotasunean elkarrekin aritzeko'".

Naizek jaso ditu Miren Zabaletak Iruñeko elkarretaratzean egindako hitzak: "Aberrazio juridiko bat da, termino politikoetan demokraziaren, bakearen eta justiziaren eraso gisa soilik ulertu daiteke. Autoa denoi zuzentzen zaigu, Bateragune auziko bost auzipetuei ez ezik, Espainiako Estatuan bidi zen inboluzio antidemokratikoaren eta deriba autoritarioaren aurka dauden pertsona, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiei ere bai".

Hona hemen sare sozialetan zabaldu diren hainbat argazki: