16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian

  • Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten edarientzat.

Wikimedia

2026ko otsailaren 26an - 08:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Ebidentzia zientifikoek erakusten dute edari energetikoak mehatxu direla gazteen osasunerako", Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren ministro Pablo Bustinduyren arabera. Ondorio horrek eraman ditu erabakira: 16 urtetik beherakoei gisa horretako edariak saltzea debekatzeko araudia martxan jarriko dute, eta debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago dutenen edarietzat.

Kafeina gehiegi hartzeak dituen ondorioak zerrendatu zituen 2021ean egindako txosten batean AESAN Espainiako nutrizio eta elikadura segurtasunaren agentziak. Zehazki, loaren kalitatean, psikologian baita bihotzean ere eragin dezake txarrera horrek. Hori horrela, lehen urrats gisa, ikastetxeetan edari energetikoak saltzea debekatu zuten iaz.

Osasuntsuak ez diren elikagaiak ere jomugan

Bustinduyk adierazi du osasuntsuak ez diren elikagaien iragarkiak ere erregulatuko dituztela. "Haurren eta nerabeen %80k osasuntsuak ez diren janariak eta edariak kontsumitzen dituzte", ministroaren hitzetan, eta hori gutitzeko asmoz dituzte iragarkiak erregulatu nahi. Emandako datuen arabera, Espainiako Estatuko haurrek gisa horretako elikagaien 11 iragarki ikusten dituzte egunean –eta komunikabide guziak kontuan hartuta, egunean 30–.


Elikadura industria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.