16 urteko mutil transexual batek bere buruaz beste egin du Ondarroan

  • Chrysallis EH Elkarteak jakinarazi du berria. Ekai gaztearen amak semearen gorpua hilik topatu du otsailaren 15eko goizean.  Gizarte osoak galdutako borroka dela nabarmendu dute.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 16a

Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu du Chrysallisek. Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko “genero unitatean” inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.

Orain arte bezala, lanean jarraituko dutela adierazi dute, aniztasuna ulertu eta informatuta dagoen gizartea lortu arte. *Direnak diren eta izatea ukatzen zaien gazte guzti horiengatik lanean jarraituko dugu*.

Hemen irakur dezakezue Chrysallisen oharra.,

Elkarteak babes osoa eskaini dio familiari. Ez da samina adieraziz zabaldu den mezu bakarra izan. Kattalin Minerrek atzo eman zuen gertakariaren berri eta transfobiaren indarra nabarmena dela adierazi zuen. Ondarroako Udalak ere transfobiarik gabeko herri aske baten mezua zabaldu du txio bidez. 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Transexualitatea

Transexualitatea kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude