15-24 urte arteko 1.121 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn, hurbilekoek eragindakoa

  • 2020an 4.177 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Horietatik 1.121, 15 eta 29 urte bitartekoak ziren, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.


2021eko azaroaren 25an - 09:12
Azken eguneraketa: 10:26
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da indarkeria matxista ohikoena.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu ditu datuok, Emakundek eta Segurtasun Sailak emandakoak oinarri hartuta.

“Jaitsiera handia izan da 2019tik 2020ra bitartean salaketa jarri duten emakumeen kopuruan; zalantzarik gabe, etxeko konfinamenduak eragindako geldialdiaren ondorio da hori”, azaldu du Agurtzane Llanok, Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak. 2019an 15 eta 29 urte arteko 1.325 emakumek jarri zuten salaketa, eta 2018an 1.278k.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1.000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean, ‰ 7,62 eta ‰ 3,6 hurrenez hurren. Bi kasuetan, ohikoena den indarkeria matxista bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da. 30 urtez azpikoen kasuan, 2020an horrelako indarkeria matxista 770 emakumek salatu zuten: 15 eta 19 urte bitarteko 122 emakumek, 20 eta 24 urte bitarteko 320k, eta 25 eta 29 urte bitarteko 328k.

Halaber, bikotekideak (edo bikotekide ohiak) ez diren senideak kontuan hartuta, familiako batek eragindako indarkeria matxista 15 eta 29 urte bitarteko 190 emakumek salatu zuten 2020an, eta 30 urte edo gehiago dituztenen artean, 757k.

Sexu-askatasunaren aurkako delituei dagokienez, paretsuagoak dira datuak. 30 urtez azpiko 161 emakumek salatu zuten askatasun-sexualaren aurkako indarkeria (15 eta 19 urte bitarteko 95ek, 20 eta 24 urte bitarteko 36k eta 25 eta 29 urte bitarteko 30ek), eta 30 urte edo gehiago dituzten 177k.

COVID-19aren pandemiak genero-ikuspegiarekin duen eraginean sakontzeko, Emakundek Berdintasuna pandemia garaian txostena (PDF) egin du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude