12.000 pertsonak baino gehiagok babestu dituzte USaPeko zuzentzaileak

  • EHUko irakasleek eta ikerlariek sinadura bilketa egin dute USaPeko Euskara eta Literatura II azterketako zuzentzaileei babesa helarazteko, eta auzia "hezkuntza publikoaren zilegitasunaren aurkako erasoa" dela salatzeko. Bilbon egin duten agerraldian azaldu dute sinadura bilketa EHUtik kanpo ailegatzea lortu duela, eta salatu dute auzitegiek hartutako neurriak "guztiz ezohikoak" direla. 

Iñaki Urrutia EHUko irakaslea Bilboko agerraldian. ORAIN

2026ko uztailaren 9an - 09:34
Azken eguneraketa: 12:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"12.000 besarkada txiki". EHUko irakasle eta ikerlariek sinadura bilketa egin dute, USaPeko euskarazko azterketen polemikaren harira, zuzentzaileen "profesionaltasuna eta gaitasuna zalantzan" jarri direla salatzeko eta zuzentzaileei babesa helarazteko. EHUren Bizkaia aretoan aurkeztu dituzte bilketaren emaitzak EHUko irakasle Iñigo Urrutiak eta Lore Erriondok. 12.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte, erdia baino gehiago EHUtik kanpokoak. 

Zeresan handia eman du USaPeko euskarazko azterketak, zenbait ikaslek zero edo emaitza kaxkarra atera eta auzitara jo ostean; orduan hasi zen anabasa. EHUko irakasle eta ikerlariek idatzi baten bidez salatu dute gertaera "larria" dela. "Larria da irakasgai bat gainditu ez eta berrikusketaren aurretik komunikabideetara jotzea, eta, are gehiago, lortu ez diren emaitzak epaitegietan lortu nahi izatea", dio idatziak. Kexu agertu dira zuzentzailek "jomugan" jarri dituztelako, eta haien gaitasuna "auzitan" jarri dutelako. Azpimarratu dute haiek gabe prozesu hori guztia "ezinezkoa" litzatekeela. 

Argitu dute EHUk prozedurak "zorrotz" eta "gardentasunez" aktibatu eta bete dituela, eta salatu dute polemika, EHUren aurkako "eraso hutsetik" harago, "hezkuntza sistema publiko osoaren zilegitasunaren aurkako erasoa" izan dela. 

Idatziak 12.645 atxikimendu lortu ditu; horietatik 2.000 baino gehiago EHUko langileenak dira, eta gainerakoak kanpokoak, asko bigarren hezkuntzako irakasleenak. Esan dutenez, izandako hedapenak "frogatzen" du gertaerak "oihartzun zabala" izan duela gizartean, batez ere "euskararen defentsan".

Euskara jomugan

Berria-k jaso duenaren arabera, agerraldian irakasleek azaldu dute azterketak "etengabe" berrikusten direla, "hezkuntzan aldaketak daudelako une oro" eta horrek "berrikuspenak" eskatzen dituelako. Urrutiak gaineratu du auzitegiak hartutako neurriak "guztiz ezohikoak" direla eta komunikabide bateko albiste bat hartu dela oinarri. "Segurtasun juridikoaren ikuspegitik, ez da sendoa".

Azaldu dute zuzenketak egiteko irizpide berdinak erabiltzen dituztela, baina euskarazko azterketak eragin duela polemika. Hain justu, EHUk USaPeko azterketen emaitzak eman ditu orain egun batzuk eta bertan azaldu du badirela emaitza kaxkarragoak dituzten azterketak, adibidez, Fisikakoak. "Zuzenketa irizpideak berdinak dira ikasgai guztietan, baina arazoa euskarak bakarrik sortu du; besteetan ez da ezer zalantzan jarri. Kezkagarria da: azken belaunaldietan euskal gizarteak adostasunean eta elkarlanean egindako urrats guztiak nola muga daitezkeen, jarrera beligerante batzuk tarteko, eta nola gizarte honen aurrerabideak atzera egin dezakeen".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...