ARGIA.eus

2020ko ekainaren 01a

"11.bit": Teknologiari buruzko saio berria Hamaika Telebistan


2011ko martxoaren 14a
Asteazkenean hasiko da '11.bit' saioa.

Azkue Fundazioarekin sinatutako hitzarmena medio, Hamaika Telebistak teknologiari buruzko 11.bit saioa eskainiko du asteazkenero 19:45etan, etzi hasita. Ainara Tirapu kazetari nafarrak gidatuta, albiste teknologikoak, bitxikeriak, aholku praktikoak, euskaraz martxan diren ekimenak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide ordu erdi iraungo duen saio berrian. Azkue Fundazioaren webgunean ere emango dute 11.bit.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak

Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude