Gure Esku Dagok giza katean izena eman duten pertsonen azken datuak eman ditu Donostian egindako agerraldian: 100.000 lagun baino gehiago dira jadanik, baina zaila zaie kontaketa zehatza egitea.
Herrietako informazio puntuetan baino ezin dira erosi metroak eta ekainaren 8an giza katean bertan ere aukera izango da, baina ez da derrigorrezkoa izango. Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak izena eman ez duten herritar guztiei eskatu die parte hartzeko eta jaialdiak antolatu diren herrietara joateko.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, katea Iruñean ez da Sarasate pasealekuan amaituko, Antoniutti parkean baizik; amaierako ekitaldia ere hortxe egingo dute 14:00etan.
Informazio gehiago
Giza katearen inguruko informazio osoa ARGIAko Gure Esku Dago kanalean aurki daiteke.