argia.eus
INPRIMATU
10.000 biztanletik beherako herrietan deseskalada bizkortzea pentsatzen ari da Espainiako Gobernua
  • 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan deseskalada bizkortzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua, izan ere, "zentzu gutxi du hiri handietako murrizketa berdinak mantentzeak”, azpimarratu du Teresa Ribera Madrilgo gobernuko laugarren presidenteordeak.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 14a

Ostegun honetan Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Kongresuko Batzordean azpimarratu duenez, koronabirusaren krisiak landa-eremuaren erresilientzia erakutsi du, eta gobernuak neurri malguagoak bultzatu nahi ditu herri txikietan. Biztanleriaren immunitate maila mugatua dela esan du, eta horrek "zuhurtzia handia" eskatzen du deseskaladan”.

Bilakaera ona espero du Riberak, baina epidemiaren susperraldi bat gertatzeko prest egon behar dela esan du, eta horrek deseskaladan atzera egitea ekar dezakeela gaineratu du. Birusaren aurka borrokatzearen eta ekonomia berreskuratzearen arteko oreka zail horretan, ezinbestekoa da "herrialde batetik bestera egon daitezkeen eta kudeatzeko gaitzak diren agerpen berriak saihestea”

Mugikortasuna berreskuratzeari eta mugak irekitzeari dagokionez, mugak mantendu behar direla esan du, eta adierazi du test serologikoak egitea ez dela bidaiarien detekzio goiztiarraren erantzuna, ez dituztelako detektatzen gaixotasuna inkubatzen ari direnak.